Edukira joan

Roger Casement

Wikipedia, Entziklopedia askea
Roger Casement

Bizitza
JaiotzaSandycove eta Sandymount1864ko irailaren 1a
Herrialdea Irlandako Errepublika
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaHM Prison Pentonville (en) Itzuli1916ko abuztuaren 3a (51 urte)
Hobiratze lekuaGlasnevin hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
HiltzaileaJohn Ellis (en) Itzuli
Familia
AitaRoger Casement
AmaAnne Jephson
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBallymena Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, idazlea, poeta, politikaria, kontsula eta iraultzailea
Lantokia(k)Berlin
Enplegatzailea(k)Foreign Office (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaIrlandar Boluntarioak

Find a Grave: 4128 Edit the value on Wikidata

Roger David Casement (irlanderaz: Ruairí Dáithí Mac Easmainn) (Sandycove, Dublin, 1864ko irailaren 1a - Pentonville espetxea, Londres, 1916ko abuztuaren 3a), 1911 eta 1916 artean Sir Roger Casement (CMG) bezala ezagutua, diplomatiko eta irlandar nazionalista izan zen, britainiar koroaren aurkako traizioagatik exekutatua 1916an. Britainiar Kanpo Arazoetako Ministerioan diplomatiko gisa lan egin zuen, hasieran aktibista humanitario bezala ezagutua izan zen eta beranduago poeta eta Pazko matxinadaren lider bezala. "XX. mendeko giza eskubideei buruzko ikerketen aita" gisa deskribatua, Kongori buruzko Casement Txostenagatik ohoratua izan zen 1905ean, eta 1911n zaldun (sir) izendatu zuten, Peruko kautxuaren industrian giza eskubideen abusuei buruz egindako ikerketa garrantzitsuengatik.

Gaztetan, jarduera komertzialetan lan egin zuen Afrikan, Britainiar Zerbitzu Kolonialera batu aurretik. 1891n kontsul britainiar izendatu zuten, eta 20 urte baino gehiagoz jardun zuen lanbide horretan. Boerren Gerrak eta herri indigenen aurkako ankerkeria kolonialei buruzko ikerketak eraginda, inperialismoaz mesfidatzen hasi zen. 1913an, zerbitzu kontsularretik erretiratu ondoren, irlandar errepublikazaletasunarekin eta beste mugimendu separatistekin gehiago inplikatu zen.

Lehen Mundu Gerran, ahaleginak egin zituen Alemaniaren laguntza militarra lortzeko 1916ko Pazko matxinadarako, Irlandaren independentzia lortu nahi zuena. Atxilotu, kondenatu eta goi mailako traizioagatik exekutatu zuten. Zaldun titulua eta beste ohore batzuk kendu zizkioten. Epaiketa baino lehen, britainiar gobernuak ustez haren egunkari pribatuetako, Black Diaries izenekoak, jarduera homosexualak zehazten zituzten laburpenak zabaldu zituen. Garaiko homosexualitateari buruzko iritzi nagusiak eta legeak kontuan hartuta, material horrek haren alde eskatutako errukia ahuldu zuen. Eguneroko horiei buruzko eztabaidek jarraitu dute: eskuz egindako idazketa konparatzeko ikerketa batek 2002an ondorioztatu zuen Casementek egunerokoak idatzi zituela, nahiz eta batzuek zalantzan jarri zuten ondorioztutakoa.

Haurtzaroa eta heziketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Roger Casement Dublinen jaio zen, 1864ko irailaren 1ean, anglo-irlandar familia batean. Haurtzaroan Doyle's Cottagen bizi izan zen, Lawson Terracen, Sandycoven. Toki hori dagoeneko ez da existitzen, baina oraingo Sandycove Roaden zegoen.

Haren aita, Roger Casement, Erregearen Dragoien Erregimentuko kapitaina izan zen. Hugh Casement, bere aitona, Belfasteko itsas garraioko merkataria izan zen, porrot egin ondoren Australiara emigratu zuena. Casement kapitainak 1842ko Afganistango kanpainan zerbitzatu zuen. 1848ko Hungariako iraultzan boluntario gisa borrokatzeko Europara bidaiatu zuen, baina Vilagósen errendizioaren ondoren iritsi zen. Familia Ingalaterrara mugitu ondoren, Rogerren amak, Anne Jephsonek, nahiz eta Dublingo familia anglikano batekoa izan, ustez ezkutuan bataiarazi zuen Roger Erromatar katoliko gisa Rhylen (Gales).

Familia Ingalaterran bizi izan zen pobrezian; Rogerrek bederatzi urte zituenean ama hil zitzaion. Aitak familia Irlandara eraman zuen Antrim konderrira, aitaren ahaideengandik hurbil. Casementek 13 urte zituenean, aita Ballymenan hil zitzaion, eta Young eta Casement senideen ardurapean geratu zen. Ballymenako Elizbarrutiko Eskolan ikasi zuen (geroago Ballymena Akademia). 16 urterekin eskola utzi eta Ingalaterrara joan zen Elder Dempsterren lan egitera, Alfred Lewis Jonesek zuzendutako Liverpooleko itsasontzi-konpainia batean.

Rogerren anaiak, Thomas Hugh Jephson Casementek (1863 – 1939), Irlandako Kostazainen Zerbitzua ezartzen lagundu zuen. Denis Johnstonen "The Moon in the Yellow River" obrako pertsonaia baten inspirazioa izan zen Thomas. 1939ko martxoaren 6an ito zen Dublingo Kanal Handian.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]